Faktoria
Gizarte inklusibo baten bidean
Bizipoza, ertzak elkartzen dituen egitasmoa
Ainhoa Urretabizkaia| EITB Media
Bizipoza ekimenaren hirugarren edizioak musika izango du ardatz; Bizipozaren baitan dauden 36 elkarte eta zenbait euskal talde uztartuta CD/DVD a kaleratuko dute. Honi buruz hitz egiteko Leire Elizegi koordinatzailea, eta Nuala eta Arnasa Elkarteko kideekin hitz egin dugu.
-
Bizipozako koordinatzailea,Nuala eta Arnasa elkarteetako kideekin
32:35 min
Duela hiru urte hasi zuen bidea Bizipozak, irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoak, eta oraindik ere, behar bereziak eta izaera ezberdinak dituzten haur eta familiei laguntzeko helburuarekin, 3. edizioa aurkeztuko dute, datorren hilaren 28an.
36 elkarte daude gaur egun ekimenaren baitan, eta horietako batzuk ezagutu nahian Arnasa Elkartetik Noemi Uribe eta Oihane Gonzalez gerturatu dira, eta Nuala Elkartetik Miriam Aldazabalek eman dizkigu euren elkartean bizi duten egoeraren berri. Leire Elizegi Bizipozaren koordinatzailea ere izan dugu. Gainera, aurten musikak protagonismo berezia hartu du eta elkarte bakoitzak euskal musikariekin elkarlanean osatutako kantuak ere aurkezte dizkigute.